1 Ez eguin biharamunecotzat espanturic, ez daquiçunean cer guerthacari atheratuco duen egun harec.
2 Berce batec lauda beçaitza, eta ez çure ahoac; atzeac, eta ez çure ezpainec.
3 Harria dorphea da, phisua da legarra; bainan biac baino dorpheagoa da çoroaren hasarrea.
4 Hasarreac urricalmenduric ez du, ez-eta sulia jauzten denac; eta norc jasan cantitua denaren oldarra?
5 Cridança agueria hobe da amodio ixila baino.
6 Maite duenac eguin uspela hobe da herradunaren musu malçurra baino.
7 Asea denac osticatuco du ezti-bresca, eta gose denac kiretsa ere goço kausituco du.