14 Gautic lekora jaiquitzean, bere lagunaren goraqui laudatzen hari dena, gaizqui minço denaren idurico içanen da.
15 Hegaztegui egun hotzean ura dariotenac eta emazte mococaria bata berceari dira erkatzen.
16 Hura atchiqui nahi duenac iduri du haicea iduqui nahi duena eta olioa escura bilduco duena.
17 Burdinac burdina çorrozten, eta guiçonac bere adisquidearen beguithartea ernarazten.
18 Picoa çaincen duenac janen du haren fruitutic, eta bere nausiaren çain dagoena ospetan içanen da goratua.
19 Nola urera beguira daudenen beguitharteec han arguitzen baitute, hala guiçonen bihotzac agueri dira umoençat.
20 Ifernua eta galpeneco lecea ez dira bethetzen behinere, orobat ecin-asezcoac dira guiçonen beguiac ere.