19 Nola urera beguira daudenen beguitharteec han arguitzen baitute, hala guiçonen bihotzac agueri dira umoençat.
20 Ifernua eta galpeneco lecea ez dira bethetzen behinere, orobat ecin-asezcoac dira guiçonen beguiac ere.
21 Nola frogatzen baita cilharra urceco uncian, eta urhea labean, hala guiçona frogatua da laudatzen duenaren ahoaz. Gaixtaguinaren bihotza gaizqui bilha dabila; prestuarena, berriz, çuhurciaren bilha.
22 Çoroa xurruan xehaca bacineça ere garagar-bihia marteluaz joz beçala, ez leiquioque ken bere çoroqueria.
23 Artharequin ikusaçu çure abereen heina eta ongui beguira dioçoçute çure ardiei;
24 Ecic etzare bethi ahaletan içanen, bainan koroa menderen mendetaco içanen çaitzu emana.
25 Sorhoac idequiac dira, aguertu da belhar berria, eta mendietan belharrac bilduac dira.