3 Harria dorphea da, phisua da legarra; bainan biac baino dorpheagoa da çoroaren hasarrea.
4 Hasarreac urricalmenduric ez du, ez-eta sulia jauzten denac; eta norc jasan cantitua denaren oldarra?
5 Cridança agueria hobe da amodio ixila baino.
6 Maite duenac eguin uspela hobe da herradunaren musu malçurra baino.
7 Asea denac osticatuco du ezti-bresca, eta gose denac kiretsa ere goço kausituco du.
8 Nola xori bere ohancetic urrun dohana, hala guiçon bere toquia uzten duena.
9 Balsamuac eta berce usain onac dira bihotzaren atseguingarri, eta adisquide baten erran onac dira arimaren goçagarri.