4 Hasarreac urricalmenduric ez du, ez-eta sulia jauzten denac; eta norc jasan cantitua denaren oldarra?
5 Cridança agueria hobe da amodio ixila baino.
6 Maite duenac eguin uspela hobe da herradunaren musu malçurra baino.
7 Asea denac osticatuco du ezti-bresca, eta gose denac kiretsa ere goço kausituco du.
8 Nola xori bere ohancetic urrun dohana, hala guiçon bere toquia uzten duena.
9 Balsamuac eta berce usain onac dira bihotzaren atseguingarri, eta adisquide baten erran onac dira arimaren goçagarri.
10 Ez utz bazterrerat çure adisquidea ez-eta çure aitaren adisquidea, eta ez sar çure anaiaren etchean çure atsecabeco egunean. Hobe da hauço hurbilecoa, ecenetz anaia urrunecoa.