8 Nola xori bere ohancetic urrun dohana, hala guiçon bere toquia uzten duena.
9 Balsamuac eta berce usain onac dira bihotzaren atseguingarri, eta adisquide baten erran onac dira arimaren goçagarri.
10 Ez utz bazterrerat çure adisquidea ez-eta çure aitaren adisquidea, eta ez sar çure anaiaren etchean çure atsecabeco egunean. Hobe da hauço hurbilecoa, ecenetz anaia urrunecoa.
11 Ene haurra, berma çaquizquio çuhurciari eta goihere çaçu ene bihotza, içan ahal deçaçun cer ihardets gaizquica minço çaitzunari.
12 Ikustenez asturugaitza, xothila gorde da; burchoroec iragaitean jasan dituzte calteac.
13 Arrotzarençat berme sarthu denaren soinecoa eraman çaçu; eraman dioçoçu arrotzarençateco bahia.
14 Gautic lekora jaiquitzean, bere lagunaren goraqui laudatzen hari dena, gaizqui minço denaren idurico içanen da.