1 Gaixtaguina ihes dihoa, nihor ondotic gabe; prestua aldiz, gogoa hazcarric lehoina beçala, beldurric gabe içanen da.
2 Lurrac bere bekatuen gatic badu asco buruçagui; eta guiçonaren çuhurcia gatic eta arguituac direnen jaquitateagatic, nausiaren bicia luceagoa içanen da.
3 Beharren çaphatzaile den guiçon beharrac, iduri du gosetea dakarren eraunsia gaitza.
4 Leguea bazterrerat uzten dutenac laudatzen dute gaixtaguina; çaincen dutenac bizten dira haren contra.
5 Guiçon gaixtoec ez derabilcate çucembidea burutan; bainan Jauna bilhatzen dutenac, orori oharcen dira.
6 Hobea da bere lainotasunean dihoan erromesa, ecenetz bide galduetan dabilan aberatsa.