13 Bere gaixtaquerien gordetzen hari denac ez du bururatuco; aldiz, aithorcen eta uzten dituenac ardietsico du urricalmendua.
14 Dohatsu bethi lotsa den guiçona! Bihotz gogorrecoa dena, berriz, gaitzera erorico da.
15 Marrumaz hari den lehoin, gosez jana den harz bat da buruçagui gaixto bat populu gaixoaren gainean.
16 Umotasunez escas den buruçagui batec asco çaphatuco ditu maulaz; aldiz, jaramanqueria higüin duenac luçatuco ditu bere bicitzeco egunac.
17 Hobengabearen odolaren ixurçailea, putzuraino ihes baloha ere, nihorc ez du iduquico.
18 Lainoqui dabilana salbo içanen da; bide galduetan ibilcen dena, erorico da behin bethico.
19 Lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferqueriari darraiquioena, beharrez betheco da.