17 Hobengabearen odolaren ixurçailea, putzuraino ihes baloha ere, nihorc ez du iduquico.
18 Lainoqui dabilana salbo içanen da; bide galduetan ibilcen dena, erorico da behin bethico.
19 Lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferqueriari darraiquioena, beharrez betheco da.
20 Hainitz laudatuco da guiçon fidela; bainan lehen-bai-lehen aberastera hari dena, ez da hobengabe içanen.
21 Erabaquitzean nor nor den beguiratzen duenac ez du ongui eguiten; halacoac ogui-ahamen baten gatic ere bazterrerat utzico du eguia.
22 Lehen-bai-lehen aberastera hari den guiçonac, eta berceez bekaitz denac, ez daqui erromeseria tupustean erorico çaroela gainera.
23 Guiçon bat cridançatzen duenac esquer aurkituren du ondoan haren baithan, mihico legunqueriez enganatzen duenac baino hobequi.