6 Hobea da bere lainotasunean dihoan erromesa, ecenetz bide galduetan dabilan aberatsa.
7 Leguea beguiratzen duena, ume çuhurra da; aldiz, cinçurcoien asetzen hari denac ahalquea arthiquitzen dio bere aitari.
8 Intresez eta lucuruz ontasun bilcen hari denac, beharren alderat biçar içanen denarençat bilcen ditu.
9 Norc-ere leguearen ez aditzeco makurtuco baitu beharria, hainaren othoitza gaitzetsgarri içanen da.
10 Bide tzarrean prestuen enganatzen hari dena, bera erorico da berac eguin lecera, eta lainoec goçatuco dituzte haren onac.
11 Guiçon aberatsac çuhurra dela uste du; umoa den beharrac ordean haztatuco dio bihotza.
12 Prestuen gorapenean ospe handi bat bada; gaixtaguinac erreguinatzen direnean, guiçon-xahutzeac.