1 Norc-ere cridançatzailea buru-gaixtoqueriaz arbuiatuco baitu, hainari erorico çaio tupusteco asturugaitza, eta ondotic eçar sendatzeric jarraiquico.
2 Prestuac berhatzeaz boztuco da jendea; gaixtaguinec nausitasuna harcean, auhenez abiatuco da populua.
3 Çuhurcia maite duen guiçonac boztuco du bere aita; aldiz, lilitchoac hacico dituenac galduco du bere içatea.
4 Erregue prestuac goratu lurra, guiçon cekenac xahutuco du.
5 Bere adisquideari solas legun eta aleguiazcoez minço denac, sarea hedatzen dio aitzinean.
6 Arteac atzemanen du bekatu eguiten hari den guiçon gaixtoa; eta prestua bozcarioz eta lauduriozco cantuz egonen da.