10 Guiçon odolcoiec higüin dute lainoa; prestuec, berriz, beguiratu nahi diote bicia.
11 Çoroac atheratzen du gogoan duen gucia; çuhurra ephez dago, eta gueroraco goaitatzen da.
12 Solas gueçurtiac gogotic aditzen dituen buruçaguiac, gaixtoac içanen ditu cerbitzari guciac.
13 Beharrac eta harceduruac buruz buru eguin dute; Jauna da bien arguitzailea.
14 Beharrac cintasunean juiatzen dituen erreguea, hainaren tronua bethicotzat da gogortuco.
15 Çaharoac eta cridançac ematen dute çuhurcia; aldiz, bere nahitara uzten den haurrac ahalcatuco du bere ama.
16 Gaixtaguin guehiago, eta gaixtaqueria guehiago içanen da; eta prestuac içanen dira hequien xahupenaz lekuco.