17 Irakats çaçu ongui çure semea, eta çure goçagarri içanen da, eta atseguinen nasaicia emanen dio çure arimari.
18 Profeciaric ez denean guehiago içanen, populua barraiatuco da; leguea çaincen duena ordean, dohatsu da.
19 Gathibua ez daiteque hitzez irakats; ecic aditzen du çuc dioçuna, eta ihardesteaz ez da axoladuru.
20 Ikusi duçu guiçon bat minçatzera çalhu? haren ganic medeança baino çoroqueria guehiago uste içateco da.
21 Guriqui bere sehia haurretic hazten duenac, guerorat oçar atzemanen du.
22 Hasarrecor denac kimerac bizten ditu; eta gaitzicor dena, bekatura erorcorrago içanen da.
23 Hampurutsuari darraiquio beheramendua, eta ospetara goratua içanen da bihotzez aphal dena.