20 Ikusi duçu guiçon bat minçatzera çalhu? haren ganic medeança baino çoroqueria guehiago uste içateco da.
21 Guriqui bere sehia haurretic hazten duenac, guerorat oçar atzemanen du.
22 Hasarrecor denac kimerac bizten ditu; eta gaitzicor dena, bekatura erorcorrago içanen da.
23 Hampurutsuari darraiquio beheramendua, eta ospetara goratua içanen da bihotzez aphal dena.
24 Uhoinarequin barne eguiten denac hastio du bere arima; aditzen du nola deitzen duten cin eguitera, eta ez du aguertuco hura.
25 Guiçonaren beldur dena laster erorico da; Jaunaren baithan bere iguriquimena daducana içanen da goratua.
26 Asco dabilça buruçaguiaren ganic beguithartequeta; bainan Jauna ganic atheraco çaio batbederari çor çaioena.