21 Guriqui bere sehia haurretic hazten duenac, guerorat oçar atzemanen du.
22 Hasarrecor denac kimerac bizten ditu; eta gaitzicor dena, bekatura erorcorrago içanen da.
23 Hampurutsuari darraiquio beheramendua, eta ospetara goratua içanen da bihotzez aphal dena.
24 Uhoinarequin barne eguiten denac hastio du bere arima; aditzen du nola deitzen duten cin eguitera, eta ez du aguertuco hura.
25 Guiçonaren beldur dena laster erorico da; Jaunaren baithan bere iguriquimena daducana içanen da goratua.
26 Asco dabilça buruçaguiaren ganic beguithartequeta; bainan Jauna ganic atheraco çaio batbederari çor çaioena.
27 Prestuec gaixtaguina higüin dute, eta gaixtaguinec hastio dituzte bide çucenaz dabilçanac. Hitza çaincen duen umea, galpenetic salbo içanen da.