4 Erregue prestuac goratu lurra, guiçon cekenac xahutuco du.
5 Bere adisquideari solas legun eta aleguiazcoez minço denac, sarea hedatzen dio aitzinean.
6 Arteac atzemanen du bekatu eguiten hari den guiçon gaixtoa; eta prestua bozcarioz eta lauduriozco cantuz egonen da.
7 Prestuac eçagutzen du beharraren çucena; gaixtaguinac ez daqui deusere.
8 Guiçon galduec xahutzen dute hiria; çuhurrec, berriz, aldaratzen dute sulia.
9 Guiçon çuhurra, aharratzen bada çoroarequin, edo samur dadien, edo irri eguin deçan, ez du phausiric aurkituco.
10 Guiçon odolcoiec higüin dute lainoa; prestuec, berriz, beguiratu nahi diote bicia.