6 Arteac atzemanen du bekatu eguiten hari den guiçon gaixtoa; eta prestua bozcarioz eta lauduriozco cantuz egonen da.
7 Prestuac eçagutzen du beharraren çucena; gaixtaguinac ez daqui deusere.
8 Guiçon galduec xahutzen dute hiria; çuhurrec, berriz, aldaratzen dute sulia.
9 Guiçon çuhurra, aharratzen bada çoroarequin, edo samur dadien, edo irri eguin deçan, ez du phausiric aurkituco.
10 Guiçon odolcoiec higüin dute lainoa; prestuec, berriz, beguiratu nahi diote bicia.
11 Çoroac atheratzen du gogoan duen gucia; çuhurra ephez dago, eta gueroraco goaitatzen da.
12 Solas gueçurtiac gogotic aditzen dituen buruçaguiac, gaixtoac içanen ditu cerbitzari guciac.