1 Ene semea, ez beçaçu ahanz ene leguea, eta çure bihotzac çain betza ene manamenduac;
2 Ecen ekarriren darozquitzute egunen lucetasuna, bicitzeco urtheac eta baquea.
3 Urricalcortasuna eta eguia ez beitez urrun çu ganic; eçar çatzu çure lephoaren inguruan, eta çure bihotzaren gainean iscriba çatzu.
4 Eta aurkituren ditutzu gracia eta eguiteco molde on bat Jaincoaren eta guiçonen aitzinean.
5 Çure bihotz guciaz Jaunaren baithan fida çaite, eta ez berma çure umotasunaren gainean.
6 Çure hara-huna gucietan hura içan çaçu gogoan, eta berac bidaturen ditu çure urhatsac.
7 Çuhurçat ez iduc çure burua; içan çaite Jaincoaren beldur, eta guibel eguioçu gaizquiari;