15 Aberastasun guciac baino baliosago da; eta galda ditazqueen gauça guciac, ez dira hari erkatzeco gai.
16 Haren escuinac daduca egunen lucetasuna, eta ezquerrac aberastasunac eta ospea.
17 Haren bideac oro ederrac dira eta haren bidexca guciac baquezcoac.
18 Hura besarcatzen dutenençat da bicitzeco çuhaitza, eta dohatsu hari iritchiquia dagoena.
19 Jaunac çuhurtasunaz asentatu du lurra, eta umotasunaz jarri ditu ceruac.
20 Haren çuhurciaren bidez ondarrac gaindica goan dira eta lanhoac ihincetara loditzen dira.
21 Ene semea, horiec ez beitez çure beguietaric athera; iduc çatzu leguea eta ene errana;