29 Ez hari escupeca gaizquiaren eguiten çure adisquideari, noiz-etare harec çure baithan baitu bere fidancia.
30 Ariaric gabe escatimaric ez har guiçonarequin, noiz-etare berac ez baitarotzu gaizquiric deusere eguin.
31 Ez bekaizgoric ekar makurrean dabilanari, eta ez jarraic haren bideei;
32 Ceren Jaunac hastio baititu enganatzaile guciac, eta lainoequin baititu bere solasac.
33 Jaunac igorcen du beharra gaixtaguinaren etchera; bainan prestuen egoitzac benedicatuac içanen dira.
34 Harec trufatuco ditu trufariac, eta graciaz betheco ditu ezti direnac.
35 Çuhurrec goçatuco dute ospea; çoroen goratzea ahalquetara bihurtuco da.