4 Eta aurkituren ditutzu gracia eta eguiteco molde on bat Jaincoaren eta guiçonen aitzinean.
5 Çure bihotz guciaz Jaunaren baithan fida çaite, eta ez berma çure umotasunaren gainean.
6 Çure hara-huna gucietan hura içan çaçu gogoan, eta berac bidaturen ditu çure urhatsac.
7 Çuhurçat ez iduc çure burua; içan çaite Jaincoaren beldur, eta guibel eguioçu gaizquiari;
8 Ecen horrela çure barnea sasual eta çure heçurrac heçatuac içanen dira.
9 Çure içatetic ohora çaçu Jauna, eta emotzu çure uzta gucien picainac,
10 Çure selharuac ontasunez betheco, eta çure dolhareac arnoz gaindituco dira.