7 Çuhurçat ez iduc çure burua; içan çaite Jaincoaren beldur, eta guibel eguioçu gaizquiari;
8 Ecen horrela çure barnea sasual eta çure heçurrac heçatuac içanen dira.
9 Çure içatetic ohora çaçu Jauna, eta emotzu çure uzta gucien picainac,
10 Çure selharuac ontasunez betheco, eta çure dolhareac arnoz gaindituco dira.
11 Ene semea, ez egotz Jauna ganicaco cridançamendua, etzaitecela erki gaztigatzen çaituenean.
12 Ecen maite duena gaztigatzen du Jaunac, eta laket da harequin, aita bat bere semearequin beçala.
13 Dohatsu guiçona çuhurcia aurkitu duena, eta umotasunez nasai dena!