1 Bilarazlearen hitzac, eguiaren hedatzailearen semearenac. Jaincoa berequin duen guiçon batec erran ikuspena; eta Jaincoa haren baithan içanez indar harturic, erran du:
2 Guiçonetaric çoroena naiz, eta guiçonen çuhurcia ez da ene baithan.
3 Ez dut ikasi çuhurcia, ez-etare eçagutu sainduen jaquitatea.
4 Nor cerurat igan eta jautsi da? norc bere escuetan iduqui du izpiritua? norc urac bildu ditu hala-nola saihal batera? leihorrari norc eçarri diozca bere mugarri guciac? cer icen du, eta cer da haren semearen icena, balin badaquiçu?
5 Jaincoaren hitzac oro kaldatuac dira. Erredola bat da haren iguriqui daudecenençat.
6 Ez berba batere haren hitzei, beldurrez-eta jaçarria içan daquiçun eta gueçurretan aurkitua içan çaitecen.
7 Bi galde eguin içan darozquitzut, ez uka niri hil nadien baino lehen.