11 Ethorqui batec madaricatzen du bere aita, eta ez du bere ama benedicatzen.
12 Ethorqui batec bere burua garbi daduca, eta bizquitartean ez da bere lohiquerietaric xahutua.
13 Ethorqui batec begui gorac eta bekoqui goitituac daduzca.
14 Ethorqui batec, horcen orde, ezpatac ditu; eta xehacatzen du bere horcez, irestecotzat lurreco beharrac eta guiçonen arteco erromesac.
15 Odoledaleac baditu bi alaba, diotenac: Ekar, ekar. Hirur gauça dira ecin-asezcoac, eta laugarrenac behinere ez dio: Asqui.
16 Ifernua, ume-unciaren ahoa, urez asetzen ez den lurra; sua, berriz, behinere ez dioena: Asqui.
17 Aitari irain eguiten, eta bere amaren haur eguimpenari escarnio eguiten dioen beguia iraicia içan bedi errequetaco beleez, eta arranoaren umeec jan beçate bera.