17 Aitari irain eguiten, eta bere amaren haur eguimpenari escarnio eguiten dioen beguia iraicia içan bedi errequetaco beleez, eta arranoaren umeec jan beçate bera.
18 Hirur gauça çaizquit gaitzac, eta laugarrena ez daquit batere:
19 Arranoaren bidea ceruan, suguearen bidea harriaren gainean, unciaren bidea itsasoaren erdian, eta guiçonaren bidea gaztetasunean.
20 Hala-halacoa da berceequin kutsatu den emaztearen bidea ere; hainac jaten du, eta ahoa xukatzean, erraten: Ez dut gaizquiric eguin.
21 Hirur gauçaz nahasia da lurra eta ecin jasan deçaque laugarrena:
22 Gathibuaz, erreguetua denean çoro batez, jatecoz ase denean;
23 Emaztequi hastiagarri batez, ezconçaz hartua denean; eta nescato batez, bere etchecandrearen ondore eguin denean.