19 Arranoaren bidea ceruan, suguearen bidea harriaren gainean, unciaren bidea itsasoaren erdian, eta guiçonaren bidea gaztetasunean.
20 Hala-halacoa da berceequin kutsatu den emaztearen bidea ere; hainac jaten du, eta ahoa xukatzean, erraten: Ez dut gaizquiric eguin.
21 Hirur gauçaz nahasia da lurra eta ecin jasan deçaque laugarrena:
22 Gathibuaz, erreguetua denean çoro batez, jatecoz ase denean;
23 Emaztequi hastiagarri batez, ezconçaz hartua denean; eta nescato batez, bere etchecandrearen ondore eguin denean.
24 Lurreco lau gauça dira guciz ttipiac, eta hainac dira çuhurrac baino çuhurragoac:
25 Xinhaurriac, populu xehe, uztaroan bere jatecoa aphaincen duena;