28 Estelioac, escuen gainean dabilçanac, eta erregueren etchetan egoten direnac;
29 Hirur gauça dira ongui direnac ibilcen, eta laugarrena osperequin dabila:
30 Lehoina, basaberetaric hazcarrena, bidean guerthatzen çaioen nihoren beldur içanen ez dena;
31 Oilarra, susaiqui dabilana; aharia; eta erregue bat, ceinari enferratzen ez baita nihor.
32 Bada çoro aguertu dena, gain gainera goratua içan den ondoan; ecen adimenduric içatu balu, escua bere ahoaren gainean eçarri çuqueen.
33 Berriz, dithia hazcarqui tincatzen duenac esnearen edosquitzeco, gaina atheratzen du; borthizqui cinçatzen denac, odola ilkitzen du; eta hasarrea tarritatzen duenac, aharrac sorrarazten ditu.