10 Adi çaçu, ene semea, eta onhets çatzu ene solasac, luça ditecen çure bicitzeco urtheac.
11 Erakutsiren darotzut çuhurciaco bidea; çucentasuneco bidexquez eramanen çaitut:
12 Hequietan sarthu çaitequeenean, çure urhatsac ez dira hersatuac içanen, eta lasterca cihoaçalaric ez duçu behaztopagailuric içanen.
13 Irakasmenari çatchizquio, ez utz hura; çain çaçu, ceren hura baita çure bicia.
14 Ez bequizquitzu laket içan guiçon tzarren bidexcac, eta ez bequiçu atseguingarri içan gaixtaguinen bidea.
15 Ihes eguioçu, ez hartaric iragan; aldara çaite eta bazterrerat utz çaçu;
16 Ecen loric ez duquete, non ez duten gaizqui cerbait eguin; eta loa galcen dute, non ez duten norbait eragotzi.