13 Irakasmenari çatchizquio, ez utz hura; çain çaçu, ceren hura baita çure bicia.
14 Ez bequizquitzu laket içan guiçon tzarren bidexcac, eta ez bequiçu atseguingarri içan gaixtaguinen bidea.
15 Ihes eguioçu, ez hartaric iragan; aldara çaite eta bazterrerat utz çaçu;
16 Ecen loric ez duquete, non ez duten gaizqui cerbait eguin; eta loa galcen dute, non ez duten norbait eragotzi.
17 Tzarqueriaco oguia jaten dute, eta bidegabequeriaco arnoa edaten.
18 Aldiz, prestuen bidexca, argui distiragarri bat iduri, ilkitzen da eta handitzen egun betheraino.
19 Gaixtaguinen bidea ilhuna da: ez daquite norat erorcen diren.