16 Ecen loric ez duquete, non ez duten gaizqui cerbait eguin; eta loa galcen dute, non ez duten norbait eragotzi.
17 Tzarqueriaco oguia jaten dute, eta bidegabequeriaco arnoa edaten.
18 Aldiz, prestuen bidexca, argui distiragarri bat iduri, ilkitzen da eta handitzen egun betheraino.
19 Gaixtaguinen bidea ilhuna da: ez daquite norat erorcen diren.
20 Ene semea, ençun çatzu ene solasac, eta beharria emoçute ene erranei.
21 Çure beguietaric ez beçate guibelerat eguin; çain çatzu çure bihotzaren minean;
22 Ecen hequiec dira aurkitzen dituztenen bicitzea, eta gorphutz ororen osagarria.