18 Aldiz, prestuen bidexca, argui distiragarri bat iduri, ilkitzen da eta handitzen egun betheraino.
19 Gaixtaguinen bidea ilhuna da: ez daquite norat erorcen diren.
20 Ene semea, ençun çatzu ene solasac, eta beharria emoçute ene erranei.
21 Çure beguietaric ez beçate guibelerat eguin; çain çatzu çure bihotzaren minean;
22 Ecen hequiec dira aurkitzen dituztenen bicitzea, eta gorphutz ororen osagarria.
23 Artha gucirequin çain çaçu çure bihotza, ceren handic ilkitzen baita bicia.
24 Hastan çaçu çure ganic aho gaixtoa, eta ezpain gaizqui-erraileac urrun içan beitez çure ganic.