22 Ecen hequiec dira aurkitzen dituztenen bicitzea, eta gorphutz ororen osagarria.
23 Artha gucirequin çain çaçu çure bihotza, ceren handic ilkitzen baita bicia.
24 Hastan çaçu çure ganic aho gaixtoa, eta ezpain gaizqui-erraileac urrun içan beitez çure ganic.
25 Çure bequiec çucen ikus beçate, eta çure bekurustec aitzin betzate çure urhatsac.
26 Çure oinez hazta çaçu çure bidea, eta horrela çure ibilbide guciac segurtuco dira.
27 Ez becedi makur ez escuin, ez ezquer; gaizquitic aldara çaçu çure oina; ecic Jaunac eçagutzen ditu escuinerat diren bideac; bainan ezquerreratecoac tzarrac dira. Berriz, harec berac xuxenduco ditu çure lasterrac, eta çure urhatsac baquezco bideetara atheratuco ditu.