19 Hura içan bequiçu hala-nola oren ama maite-maitea, hala-nola oren ume gogocoena: noiz-nahi hordi betzazte haren bulharrec; haren amodioan bethi har betzatzu çure gogo guciac.
20 Cergatic, ene semea, emazte atzeaz utzico duçu balacatzera çure burua, eta goço hartuco duçu çurea ez denaren bulharren artean?
21 Jaunac beguiratzen du guiçonaren bideetara, eta beguiaz daduzca haren urhatsac oro.
22 Bere tzarqueriec atzematen dute gaixtaguina, eta bere bekatuen lokarriez hestutua da.
23 Hilen da hura, ceren ez den nehortu, eta enganatua gueldituco da bere nihonereco çoroquerietan.