3 Ecen eztia darioten bresca iduri dute lilitchoaren ezpainec, eta haren cinçurrac olioz arguitzen du;
4 Bainan haren ondorio azquenac uher dira ciçari-belharra beçala, eta çorrotz hala-nola bi ahotaco ezpata.
5 Heriotzera jausien dira haren oinac, eta ifernuetara sarcen dira haren urhatsac.
6 Ez dabilça bicitzeco bideaz; haren urhatsac dira barraiatuac eta ecin-eçagutuzcoac.
7 Orai beraz, ene semea, adi neçaçu, eta ene ahoco hitzetaric ez beçaite guibela.
8 Lilitchoaren ganic urrun çatzu çure bideac, eta ez becedi haren etcheco athetic hurbil.
9 Ez eman arrotzei çure ohorea, ez-eta odolguiro bati çure urtheac,