11 Eta beharra gainera ethorrico çaitzu bidaiari bat beçala, eta erromeseria hala-nola guiçon harmatu bat. Bainan languile baçare, çure uzta ethorrico da ithurria beçala, eta beharrac urrun çuganic ihes eguinen du.
12 Guiçon arnegatua, guiçon alfer bat da; elhe malçurrez bethea dabila;
13 Hari da beguiz keinuca, çangoz joca; erhiz minço da.
14 Bere bihotz galduan gaizquiaren aphaincen hari da, eta noiz-nahi escatima eraiten dabila.
15 Bat-batean ethorrico çaio bere galpena, eta tupustean lehertua içanen da; harençat ez da guehiago sendagailuric.
16 Sei gauça dira Jaunac higüin dituenac, eta hatsgarri daduca haren arimac çazpigarrena:
17 Begui goratiac, mihi gueçurtia, escu hobengabeco odolaren ixurleac,