13 Hari da beguiz keinuca, çangoz joca; erhiz minço da.
14 Bere bihotz galduan gaizquiaren aphaincen hari da, eta noiz-nahi escatima eraiten dabila.
15 Bat-batean ethorrico çaio bere galpena, eta tupustean lehertua içanen da; harençat ez da guehiago sendagailuric.
16 Sei gauça dira Jaunac higüin dituenac, eta hatsgarri daduca haren arimac çazpigarrena:
17 Begui goratiac, mihi gueçurtia, escu hobengabeco odolaren ixurleac,
18 Bihotz asmu tzar eguilea, gaizquirat laster eguiteco çalhu diren oinac,
19 Lekuco falsu gueçurrez minço dena, eta anaien artean makur phizten haritzen dena.