15 Bat-batean ethorrico çaio bere galpena, eta tupustean lehertua içanen da; harençat ez da guehiago sendagailuric.
16 Sei gauça dira Jaunac higüin dituenac, eta hatsgarri daduca haren arimac çazpigarrena:
17 Begui goratiac, mihi gueçurtia, escu hobengabeco odolaren ixurleac,
18 Bihotz asmu tzar eguilea, gaizquirat laster eguiteco çalhu diren oinac,
19 Lekuco falsu gueçurrez minço dena, eta anaien artean makur phizten haritzen dena.
20 Beguira çatzu, ene semea, çure aitaren manamenduac, eta ez utz çure amaren leguea.
21 Iduc çatzu bethi çure bihotzean lothuac, eta ingura çatzu çure lephoan.