21 Iduc çatzu bethi çure bihotzean lothuac, eta ingura çatzu çure lephoan.
22 Bidean çoacinean, ibil beitez çurequin; lo çaudenean, çaint beçaitzate; eta atzarcen çarenean, hequiequin eguiçu solas:
23 Ceren manamendua criselu bat baita, leguea argui bat, eta irakaspenaren cridança biciaren bidea;
24 Çure beguiratzeco ema tzarra ganic, eta emazte arrotzaren mihi legunetic.
25 Halacoaren edertasunaz ez bedi guticia çure bihotza, eta çure burua ez utz haren jestuez atzematera;
26 Ecen lilitchoaren saria, doi-doia da ogui bakar bat; bainan emaztequiac guiçonari balio handitaco arima atzematen dio.
27 Guiçonac bere golkoan gorde othe deçaque sua, haren soinecoac erreco ez diren beçala?