28 Edo ikatzen gainean ibil othe ditaque, haren oin-azpiac erreco ez diren beçala?
29 Hala bere lagunaren emaztea ganat sarcen dena, ez da garbi içanen hura uquitu ondoan.
30 Ez da hoben handia, norbaitec ebasgo bat eguin duenean, ecen ebasten du bere gosearen asetzeco.
31 Atzeman dutenean ere, çazpitan bihurtuco du ebatsia, eta emanen ditu bere etcheco içate guciac.
32 Bainan berceen emaztearequin kutsutan denac, bihotzeco çoroqueria baten gatic galduco du bere arima.
33 Itsusqueria eta ahalquea bilcen ditu bere gainera, eta haren laidoa ez da eceztatuco,
34 Ceren guiçonaren bekaizgoac eta sephac ez baitute guphidetsico asperceco egunean.