30 Ez da hoben handia, norbaitec ebasgo bat eguin duenean, ecen ebasten du bere gosearen asetzeco.
31 Atzeman dutenean ere, çazpitan bihurtuco du ebatsia, eta emanen ditu bere etcheco içate guciac.
32 Bainan berceen emaztearequin kutsutan denac, bihotzeco çoroqueria baten gatic galduco du bere arima.
33 Itsusqueria eta ahalquea bilcen ditu bere gainera, eta haren laidoa ez da eceztatuco,
34 Ceren guiçonaren bekaizgoac eta sephac ez baitute guphidetsico asperceco egunean.
35 Nihorren othoitzic ez du onhetsico, eta ez du barkatzeco harturen emaitza asco ere.