4 Loric ez eman çure beguiei, ez utz lohakarcera çure bethaçalac.
5 Itzur çaiteci orkatza escutic beçala, xoria ihiztariaren escutic beçala.
6 Çoaz, oi naguia, xinhaurria gana; ikusatzu haren bidexcac, eta ikasaçu çuhurcia.
7 Ez duen arren ez aitzindari, ez irakaste, ez buruçaguiric,
8 Udan xuxencen du bere hazcurria, eta uztaroan bilcen du cer jan.
9 Oi naguia, noiz arteo egonen çare lo? noiz atzarrico çare çure lotic?
10 Aphur bat lotan, aphur bat lo-asman egonen çare, aphur bat bilduco ditutzu escuac, lo eguitea gatic: