22 Jarraiquitzen çaio berehala, bitimatzat daramaten idia beçala, eta jaucica dohan bildotsa beçala; eta çoroac ez daqui estecara dela herrestatua,
23 Gueci batec cilha dioçon arteo bihotza; badoha hala-nola xori batec segadara hegaldaca eguin baleça, eta ez daqui haren biciaz dihoala.
24 Orai beraz, ene semea, adi neçaçu; atzarriric çaude ene ahoco solasei.
25 Çure gogoa ez bedi herrestatua içan emazte haren bideetara, ez becedi errebela haren bidexquetan;
26 Ecen asco sakituric eragotzi eta hazcarrenac ere hilaraci ditu.
27 Haren etchea da ifernuco bidea, herioaren egoitzaco çolaraino jausten dena.