7 Ikusten ditut gazteac, beguira nago guiçon-gazte burçoro bati,
8 Ceina iragaiten baita carricatic, emazte haren etche izquinatic, eta harateco bideaz baitabila,
9 Ilhunean, eguna arrasten denean, gabazco ilhumbe eta gobelarequin.
10 Eta hara non lilitchoaren aphainduran atheratzen çaioen emaztequi, arima harrapatzera jarria, gucia solas, çoko gucietan dabilan bat,
11 Sesua ecin jasan deçaqueena, eta bere oinac etchean iduquitzeco gai ez dena;
12 Orai athean, guero carriquetan, guero izquinetan barrandan dagoena.
13 Eta guixon-gaztea atzemanic, musucatzen du, eta ahalquegabeco beguitharte batequin balacuca hari çaio, dioelaric: