11 Alabainan gauça baliosenac baino hobea da çuhurcia; eta lehia eman deçaqueten guciac ez dira haren erkide.
12 Ni, çuhurcia, asmuan egoten naiz, eta gogocunde arguituen artean naiz.
13 Jaunaren beldurrac higüin du gaizquia; hastio ditut oçartasuna, hampurusqueria, bide galdua eta bi hitzetaco ahoa.
14 Ni ganicacoac dira asmu ona eta çucentasuna; ni ganicacoac umotasuna eta indarra.
15 Ene bidez erregueac erreguinatzen dira eta legue-eguileec erabaquitzen dute çucen dena.
16 Ene bidez manatzen dute buruçaguiec, eta justicia bihurcen dute ahala escuan dutenec.
17 Ni maite nautenac maithatzen ditut nic, eta goicic ene ganat ernatzen direnec aurkitzen naute.