19 Ecen urhea eta harri baliosa baino hobea da ene fruitua, eta ni ganic sorcen dena cilhar hauta baino hobea.
20 Çucenaren bideetan nabila, adimenduaren bidexquen erditic,
21 Ni maite nautenen aberasteco eta hequien kutchen bethetzeco.
22 Jauna ene jabe da bere bidean hastetic, abiaduratic, deusere eguin aitzinetic.
23 Egundainotic eçarria naiz, eta aspalditic, lurra eguina içan cedin baino lehenagodanic.
24 Ondarrac etziren oraino, eta orducoz eguina nincen; ithur-urac etziren oraino jauzten;
25 Mendiac etziren oraino beren bulto gaitzean jarriac; mendixcac baino lehen jaioa nincen;