2 Jarriric bide gaineco bizcar handi eta goretan, bidexquen erdian,
3 Hirico atheen ondoan, atheetan beretan, minço da, dioelaric:
4 Oi guiçonac, çuei nago oihuz, eta guiçasemeençat da ene deihadarra.
5 Gazteac, eçagutaçue çuhurcia; çoroac, ohart çaitezte.
6 Adi çaçue, ecen gauça handiz minçatzera noha, eta ene ezpainac idequico dira gauça çucenen errateco.
7 Ene ahoac erabilico du eguia, eta ene ezpainec higüinduco dute tzarqueria.
8 Bidezcoac dira ene solas guciac; hequietan ez da deusere gaixtoric, ez tzarric.