22 Jauna ene jabe da bere bidean hastetic, abiaduratic, deusere eguin aitzinetic.
23 Egundainotic eçarria naiz, eta aspalditic, lurra eguina içan cedin baino lehenagodanic.
24 Ondarrac etziren oraino, eta orducoz eguina nincen; ithur-urac etziren oraino jauzten;
25 Mendiac etziren oraino beren bulto gaitzean jarriac; mendixcac baino lehen jaioa nincen;
26 Jaunac etzituen oraino eguin lurra, hibaiac eta lurraren erroac;
27 Ceruac aphaincen cituenean, han nincen; legue ecin-hautsizco batez eta antapera batez inguratzen cituenean ondarrac;
28 Orcia gogorcen çuenean gainean, eta ithur-urac beren neurritan eçarcen cituenean;