28 Orcia gogorcen çuenean gainean, eta ithur-urac beren neurritan eçarcen cituenean;
29 Itsasoa bere cedarriez inguratzen çuenean, eta urei legue bat ematen çarotenean, etzetzazten beren mugac iragan; lurraren asentuac airetan jarcen cituenean;
30 Harequin nincen gucien xuxencen; eta egun oroz goço harcen nien, bethi haren aitzinean dostatuz;
31 Dostatuz munduaren hedaduran; eta ene goçoa cen guiçasemeequin içatea.
32 Orai beraz, ene haurrac, ençun neçaçue; dohatsu ene bideac çaincen dituztenac.
33 Adi çaçue ene irakaspena; içan çuhur, eta ez hastan hura.
34 Dohatsu ni ençuten nauen guiçona, eta ene ilkibideetan atzarria, eta ene sarceco athean erne dagoena!