29 Itsasoa bere cedarriez inguratzen çuenean, eta urei legue bat ematen çarotenean, etzetzazten beren mugac iragan; lurraren asentuac airetan jarcen cituenean;
30 Harequin nincen gucien xuxencen; eta egun oroz goço harcen nien, bethi haren aitzinean dostatuz;
31 Dostatuz munduaren hedaduran; eta ene goçoa cen guiçasemeequin içatea.
32 Orai beraz, ene haurrac, ençun neçaçue; dohatsu ene bideac çaincen dituztenac.
33 Adi çaçue ene irakaspena; içan çuhur, eta ez hastan hura.
34 Dohatsu ni ençuten nauen guiçona, eta ene ilkibideetan atzarria, eta ene sarceco athean erne dagoena!
35 Ni atzemanen nauenac aurkituren du bicia, eta Jauna ganic ilkiren du salbamendua.