9 Çucenac dira adimendutsuençat, eta errexac jaquitatea aurkitu dutenençat.
10 Onhets çaçue ene irakaspena, eta ez dirua: hauta çaçue irakasmena urhea baino hobequi;
11 Alabainan gauça baliosenac baino hobea da çuhurcia; eta lehia eman deçaqueten guciac ez dira haren erkide.
12 Ni, çuhurcia, asmuan egoten naiz, eta gogocunde arguituen artean naiz.
13 Jaunaren beldurrac higüin du gaizquia; hastio ditut oçartasuna, hampurusqueria, bide galdua eta bi hitzetaco ahoa.
14 Ni ganicacoac dira asmu ona eta çucentasuna; ni ganicacoac umotasuna eta indarra.
15 Ene bidez erregueac erreguinatzen dira eta legue-eguileec erabaquitzen dute çucen dena.